46. Euskal Herriko Dantza Txapelketa
SinopsiaSegurako Baratz pilotalekuan jokatu zen Euskal Herriko Dantza Suelto Txapelketaren 46. aldia, fandangoa eta arin-arina ardatz hartuta. Bederatzi bikotek hartu zuten parte, Kriseilu Txistulari Taldearen eta Estanga anaia-arreben musikarekin, Imanol Artolaren eta Izaro Iraetaren aurkezpenean. Jardunaldian Aukeran dantza konpainiak Aiurri pieza ere eskaini zuen. Txapelketako lehen saria Bergarako Saioa Galarragak eta Julen Murgiondok eskuratu zuten.