Oinkari dantza taldea: 50 urte dantzan
SinopsiaVillabonako Oinkari dantza taldearen 50. urteurreneko ikuskizuna. Guztira 150 dantzari inguruk hartuko dute parte, gaur egungo kideak ez ezik, aurreko belaunaldietan aritutakoak. Hodei Arrastoa, Oihan Carramiñana eta Agurtzane Intxaurraga aktoreek gidatuko dute emanaldia. Gonbidatu izango dituzte, halaber, Garikoitz Mendizabal, Gorka Zabaleta, Pello Ramirez eta Korrontziko Agus Barandiaran musikariak.