Ohiko galderak
Galdera orokorrak
ETB ON EiTB Taldearen telebista digital bihurtzeko helburuarekin sortu da. Nahieran berria bertsio eguneratu eta hobetuan. Gaurkotasun handieneko edukiak eta zure kontsumo interesetara pertsonalizatutako formatuak hurbiltzen dizkizugu. Gure telebista-kanal lineal guztiez gozatu ahal izango da, gure herrialdeko entretenimendurik eta egungo estaldurarik onenarekin.
Eta, gainera, FAST kanalen sorta bat aurkezten dugu, 24/7 edukiarekin, gure frankizia onenetako batzuekin: El Conquis, Herri txiki infernu handi, Gastronomia eta Vaya Semanita.
ETB ON gailu askotan ikusi dezakezu, hona hemen orain daukagun zerrenda:
Webgunea: www.etbon.eus helbidean nabigatzaile nagusietan. Mugikor eta tabletak: Google Play dendan eta App Store dendan ‘ETB ON’ aplikazioan. Smart TV: Hbbtv 1.4.1 bertsiotik aurrera (ETBko kanaletan botoi gorria sakatuta); Android TV: 7. bertsiotik aurrera duten gailu eta telebistetan Google Play storean; Fire TV: FireOS 5etik aurrera Amazon Storean. Beste hauetan hurrengo hilabetetan egongo da eskuragarri: Samsung (2020ko modeloetatik aurrera) eta LG (2018ko modeloetatik aurrera);Apple TV: tvOS 15etik aurrera duten App Storean. Beste gailuak:Chromecast gailuan edo zure gailutik Android TVra ‘cast’ egiten.
ETB ONek ez du mugarik gailuen inguruan. Nahi ditzakezun gailuak erabili ahal izango dituzu.
ETB ON iOS eta Android sistema eragileekin bateragarria da.
ETB ON nabigatzaile hauetan erabil daiteke: Chrome 96 edo berriagoa, Firefox 95 edo berriagoa, Safari 15.2 edo berriagoa eta Edge 96 edo berriagoa.
Lehenbizi izena eman behar duzu.
Web nabigatzaile batean bazaude. Sartu etbon.eus helbidera eta klikatu eskuinaldean agertzen den ikonoan. Bertan, behealdean, sakatu ‘Berria zara? Erregistratu’. Bete eskatutako eremu guztiak eta ‘Onartu’. Posta elektroniko bat jasoko duzu zure kontua aktibatzeko esteka batekin. Zure kontua baliozkotu ondoren, hasi saioa erregistratzeko erabili dituzun helbide elektronikoa eta pasahitza sartuta, eta sakatu ‘Saioa hasi’.
Mugikorrean bazaude (iOS edo Android app-etan). Bilatu ETB ON aplikazioa zure dendan, Apple edo Play store-ean, eta deskargatu. Klikatu eskuinaldean agertzen den ikonoan. Bertan, behealdean, sakatu ‘Berria zara? Erregistratu’. Bete eskatutako eremu guztiak eta ‘Onartu’. Posta elektroniko bat jasoko duzu zure kontua aktibatzeko esteka batekin. Zure kontua baliozkotu ondoren, hasi saioa erregistratzeko erabili dituzun helbide elektronikoa eta pasahitza sartuta, eta sakatu ‘Saioa hasi’.
ETB ONen eduki asko mugikorretarako aplikazioetatik deskarga daitezke. Egin klik edukiaren ondoan dagoen deskargatzeko ikonoan eta Deskargak atalean gordeko da. Edukieen eskubideen arabarera baliteke titulu batzuk erabilgarri ez egotea.
ETB ONen zure mugikor edo tabletaren bidez sartzen bazara, edukiak 4G edo 5G konexio batekin eskura daitezke, baina hobe da edukia WiFi bidez erreproduzitzea, erreprodukzio-kalitate hobea izateko eta datu mugikorren kontsumo handia saihesteko.
Bai, ETB ON guztiz doakoa da erregistratutako erabiltzaileentzat.
ETB ON edonon gozatu ahal izango duzu, hala ere, edukiak Estatuko lurraldetik kanpo erreproduzitzeko eskuragarri egongo dira, dagozkien lizentziek hala ahalbidetzen duten bitartean. Bestela, ez duzu eduki hauek ikusteko aukera izango.
Instagramen, Tiktoken, Facebooken eta Xn gaude. Jarraitu @euskaltelebista kontua eta bertan plataformaren edukiak ikusi ahal izango dituzu.
Profilak
Erabiltzaile bakoitzak bere ETB ON esperientziaz eta gogokoen zerrendaz goza dezake bere profila sortuz. Profil bakoitzak bere hizkuntza-aukerak, adin-ezarpenak eta erreprodukzio-ezarpenak ditu, edozein gailutan erabiltzen dituzunean gordetzen direnak.
Adinaren konfigurazioari esker, profil bateko edukiak murriztu daitezke erabiltzailearen adinaren arabera. Hiru aukera daude: 14 urtetik beherako haurren profila, 14 urtetik gorakoena eta helduen profila. Kontuaren administratzaile nagusiak bakarrik aldatu ahal izango du adinaren konfigurazioa.
Kontuaren administratzaileak guraso PIN bat ezar dezake, haur-profil bateko erabiltzaileak helduen edukira sar ez dadin.
Horretarako, sartu Profilak kudeatu > Nire kontua atalean eta Guraso-pina jartzen duen lekuan ezarri lau digituko PIN bat. Gordetzean, profila aldatu nahi duen edozein haur-kontuk PINa sartu beharko.
Kontua
Web nabigatzaile batean bazaude. Sartu etbon.eus helbidera eta klikatu eskuinaldean agertzen den ikonoan. Bertan, behealdean, sakatu ‘Oraindik ez duzu konturik? Eman izena’. Bete eskatutako eremu guztiak eta ‘Onartu’. Posta elektroniko bat jasoko duzu zure kontua aktibatzeko esteka batekin. Zure kontua baliozkotu ondoren, hasi saioa erregistratzeko erabili dituzun helbide elektronikoa eta pasahitza sartuta, eta sakatu ‘Saioa hasi’.
Mugikorrean bazaude (iOS edo Android app-etan). Bilatu ETB ON aplikazioa zure dendan, Apple edo Play store-ean, eta deskargatu. Klikatu eskuinaldean agertzen den ikonoan. Bertan, behealdean, sakatu ‘Oraindik ez duzu konturik? Eman izena’. Bete eskatutako eremu guztiak eta ‘Onartu’. Posta elektroniko bat jasoko duzu zure kontua aktibatzeko esteka batekin. Zure kontua baliozkotu ondoren, hasi saioa erregistratzeko erabili dituzun helbide elektronikoa eta pasahitza sartuta, eta sakatu ‘Saioa hasi’.
Telebista konektatu batean bazaude lehenengo web nabigatzaile batean erregistratu beharko duzu. Horretarako sartu www.etbon.eus helbidean edota Samsung eta LG telebistetan agertzen den QR kodea jarraitu. Bertan, behealdean, sakatu ‘Oraindik ez duzu konturik? Eman izena’. Bete eskatutako eremu guztiak eta ‘Onartu’. Posta elektroniko bat jasoko duzu zure kontua aktibatzeko esteka batekin. Zure kontua baliozkotu ondoren, telebistara itzuli, sartu zure helbide elektronikoa eta pasahitza, eta sakatu ‘Saioa hasi’.
Pasahitza berreskuratzeko, egin klik "Pasahitza ahaztu al duzu?", posta elektroniko bat bidaliko dizugu baliozko esteka batekin, 24 orduz erabili dezakezu.
Zure erregistro-datuak editatzeko, sartu "Profila" atalera saioa hasita.
Ezin da aldatu eman zenuen posta elektronikoa, erabiltzailearen identifikatzaile bakarra baita. Posta elektronikoa jada existitzen ez bada, harpidetza kendu eta erabiltzaile berri bat sortu beharko duzu nahi duzun posta elektronikoarekin
ETB ON-eko harpidetza kendu dezakezu "Profila-editatu" atalean, "Nire kontua" eta "Ezabatu kontua" aukera sakatuz.
Laguntza
Egiaztatu Interneteko konexioa. Zure konexioak behar bezala funtzionatzen badu, plataforman edukia erreproduzitzen ez den arrazoia identifikatzen lagunduko dizuten mezuak agertu zaizkizu.
Arazoak jarraitzen badu, jar zaitez gurekin harremanetan 900 11 25 25 telefonoan (0034 945 01 25 25 Iparraldetik edo nazioartetik) edo idatziz https://www.eitb.eus/eu/kontaktua/ helbidean.
ETB ONen mugikorraren edo tabletaren bidez sartzen bazara, igo bolumena gailuan. ETB ON web-nabigatzaile batetik erabiltzen baduzu, egiaztatu soinu-maila edukia ikusten ari zaren erreproduzitzaile-barran eta ziurtatu ez dagoela isilduta. Oraindik entzuten ez baduzu, egiaztatu edukia sartzen ari zaren gailuaren bolumen orokorra ere. iOS gailu batetik sartzen bazara, ziurtatu ez duzula gailuaren soinua isilduta (mugikorraren alboko botoia). Arazoak jarraitzen badu, jar zaitez gurekin harremanetan 900 11 25 25 telefonoan (0034 945 01 25 25 Iparraldetik edo nazioartetik) edo idatziz https://www.eitb.eus/eu/kontaktua/ helbidean
Egiaztatu erreprodukzio-aukeretan azpitituluak aktibatuta daudela. Badaude eta oraindik ezin badituzu ikusi, berrabiarazi aplikazioa. Arazoak jarraitzen badu, jar zaitez gurekin harremanetan 900 11 25 25 telefonoan (0034 945 01 25 25 Iparraldetik edo nazioartetik) edo idatziz https://www.eitb.eus/eu/kontaktua/ helbidean
Lehenik eta behin, ziurtatu interneterako konexio ona duzula. Jarraian, erabili erregistroan sartutako posta elektronikoa eta pasahitza. Pasahitza gogoratzen ez baduzu, sakatu "Pasahitza ahaztu duzu?" aukeran, eta erregistratuta zauden posta elektronikora esteka bat bidaliko dizugu pasahitza berreskuratzeko. Arazoak bere horretan jarraitzen badu, jar zaitez gurekin harremanetan 900 11 25 25 telefonoan (0034 945 01 25 25 Iparraldetik edo nazioartetik) edo idatziz https://www.eitb.eus/eu/kontaktua/ helbidean
Edukiak
Mota anitzeko edukiak aurki ditzakezu ETB ONen – besteak beste, entretenimendua, telesailak, pelikulak, kirolak, kultura etab.
EITB taldearen zuzeneko guztietarako sarbidea, bai eta euskal gizartearentzat gaurkotasunekoak eta garrantzitsuak diren ekitaldi edo ekitaldi guztietarako zuzeneko sarrera ere.
Aipamen berezia asteburuko kirol emanaldiez osatutako mosaiko proposamen bati, non Euskadiko kirol ez-profesional guztiak bere leihoa izango duen.
Eta hori guztia, bilakaera teknologiko berri batekin, “abisatu” funtzioarekin, zeinarekin posible izango litzatekeen programa gogokoenak eta zuzeneko gogokoenak erreserbatzea.
Edukia maiz eguneratzen da, beti eduki berriaz gozatzeko.
Eduki guztiak jatorrizko bertsioan daude eskuragarri, eta gehienak euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluak dituzte. Pixkanaka beste hizkuntzetan ere gehituko dira azpitituluak.
Publizitatea
Baliteke publizitatea ikustea programa baten hasieran, bitartean edo amaieran. Programa guztiek ez dute publizitaterik lizentzia desberdinen ondorioz.
Kontaktua
Deitu doako telefono honetara, 900 11 25 25 (00 34 945 01 25 25 Iparraldetik) edo idatziz https://eitb.eus/eu/kontaktua.