40. Euskal Herriko Dantza Txapelketa 2016
SinopsiaSeguran ospatutako Euskal Herriko 40. Dantza Solteko Txapelketaren emanaldia, Imanol Artolak eta Izaro Iraetak aurkeztua. Dantzari bikote onenek lehian jarduten dute Ixilkara Txistulari Taldearen eta Estanga Anai Arreben zuzeneko musikaren laguntzaz, elkarrizketek eta adituen iruzkinek osatutako saioan. Txapelketaren 40 urteko ibilbidea posible egin duten antolatzaileei omenaldia egiten zaie, eta Aukeran Dantza Taldeak Geltoki ikuskizuna eskaintzen du. Amaieran, Xabier Artola eta Idoia Besada izendatzen dituzte txapeldun.