39. Euskal Herriko Dantza Txapelketa 2015
SinopsiaSegurako Baratze pilotalekuan ospatutako Euskal Herriko 39. Dantza Solteko Txapelketaren emanaldia, Izaro Iraetak eta Imanol Artolak aurkeztuta. Euskal Herriko dantzari bikote onenek lehia bizia eskaintzen dute euskal dantza tradizionalaren hitzordu garrantzitsuenetako batean, zuzeneko musikaren eta epaimahai adituaren balorazioaren laguntzaz. Txapelketa honetan, Iker Sanz eta Lierni Kamio izan dira garaileak; bigarren postuan Xabier Artola eta Idoia Besada sailkatu dira, eta hirugarrenean Lander Campos eta Haizea Hormaetxea.