38. Euskal Herriko Dantza Txapelketa 2014
SinopsiaSegurako Baratze pilotalekuan ospatutako Euskal Herriko 38. Dantza Solteko Txapelketaren emanaldia, Izaro Iraetak eta Imanol Artolak aurkeztuta. Parte-hartzaileek lehia bizia eskaintzen dute Estanga anaien eta Ixilkara Txistulari Taldearen musikarekin, Agustín Ezenarroren elkarrizketek eta Juan Mari Sorazuren iruzkinek lagunduta. Saioan Alurr dantza konpainiaren emanaldia eta Néstor Basterretxea eskultoreari egindako omenaldia ere jasotzen dira. Txapelketa honetan, Amets Amubieta eta Maialen Aldalur izan dira garaileak.