Gazte musulmanak
SinopsiaEuskal Herriko meskitetan zeharko ibilbidea, komunitate musulmaneko gazteak hurbiletik ezagutzeko. Hafsa Fenehara Ouerdi, 19 urte eta Azkoitiakoa, bere gurasoekin etorri zen Euskal Herrira Oujda (Maroko) herritik eta ikastolan matrikulatu zen. Donostiako UPV/EHU-n Zuzenbidea ikasten du eta hiru urte daramatza buruko mantala janzten, bizitza aldatu diona. Fadoua El Machour, 16 urte, 8 urte zituela etorri zen Marokotik eta ikastolan ikasi zuen; bere aita Errenteriako meskitaren zuzendaritzako kidea da eta ostiral guztietan otoitzera joaten da. Mohamed Azzouz, 23 urte eta marrokiarra, 13 urte dira Errenterian bizi dela; Euskadiko bizimodu eta ohiturak gustuko ditu, nahiz eta Islamak bere bizitzaren oinarria izaten jarraitzen duen. Nourdine Ouafa, 26 urte eta Lazkaokoa, Rabatetik Goierrira emigratutako familiakoa da; familiaren negozioan dihardu eta azken bi urteetan Islam osoa praktikatzen du, eguneko bost aldiz otoitza eginez.

