loading

Sexua eta aniztasun funtzionala

Ur handitan

Sexua eta aniztasun funtzionala

SinopsiaOhikoa da aniztasun funtzionala duten pertsonen sexualitatea estigmatizatzea eta ezkutatzea. Askok sentitzen dute, ezintasunen bat dutelako, ez zaiela serio hartzen eta egunerokotasunean errefusa pairatzen dutela. Antsoaingo Erkuden Txokarrok gurpil-aulkira behartzen duen endekapenezko gaixotasuna du eta umorez egiten dio aurre bizitzari. 25 urte bikotean eman ondoren, banandu berri da, eta desgaitasuna duten pertsonen sexualitatea, bereziki emakumeena, nola ez den kontuan hartzen aipatzen digu. Peio Mindegiak, 27 urte zituenetik itsua denak, umorez azaltzen du itsua izanda sexua praktikatzea ilunpetan egitea bezalakoa dela, nahiz eta bere itsutasuna erronka pertsonal handia izan. Aitor Biain oñatiarrak, jaiotzetik % 5eko ikuspegia baino ez duela, aniztasun funtzionala duten pertsonen sexualitatea aldarrikatzen du, hainbat kirurgia egin ondoren. Igor Nabarro, 17 urte zituenetik gurpil-aulkian dagoena, sexualki aktiboa da, eta sexu-laguntzaile batekin lehen topaketa izateko prestatzen ari da, sexu-bizitza posible eta betea izaten jarraitzen duela erakutsiz.