loading

Euskaldunak Himalaian

Ur handitan

Euskaldunak Himalaian

SinopsiaProgramak euskal himalayismoaren historia errepasatzen du, lehenengo espedizioetatik gaur egunera arte. Felipe Uriartek 1974ko eta 1980ko Everesteko igoerak gogoratzen ditu, eta Kata Etxebarriak 1980ko espedizioaren bizipenak. Antton Iturriza kazetariak “ikurrina Everesteko gailurrean” albiste historikoa ekartzen du gogora. Joséma Casimirrek 1986ko K2ko gailurra kontatzen du. Alberto Iñurrategik bere anaia Felix Gasherbrum II-n galdu izanaren mina berritzen du. Alex Txikonek neguko erronkak azaltzen ditu, Nanga Parbat nagusi. Edurne Pasabanek 2010ean 14 zortzimilakoak osatu arteko bidea azaltzen du, bere ama Begoña Lizarribarren eta lehengusu Asier Izagirreren lekukotzekin batera.