Trenak eramandako bizitzak
SinopsiaAzken 10 urteetan, 46 pertsona hil dira trenak jo ondorioz. Tren geltoki batzuetan oraindik 443 pasabide daude, eta horietako gehienetan gertatzen dira istripuak. Asier Aldabaldetreku eta Isa Alvarez, Idurre-ren aita eta ama, Idurre 2018ko urtarrilean Legazpiko geltokian tren batek jo zuena (Idoia Gaton-en artxiboko bideoa istripu egunean). Gonzalo Faustmann, Irune-ren aita, 19 urte zituela tren batek jo zuenean Aretan, kontrako noranzkoan zetorrena. Gonzalok 317.000 sinadura bildu zituen trenbide lege berri baten alde. Arkaitz Arias, beste bi auzokiderekin batera, Zorrozako Auzo Elkarteko kidea, urteak daramatzate auzoko trenbideak lurperatzeko eskatzen. Arkaitz Oritz, beso bat galdu zuen 1997an Huarte Arakilen gertatutako tren istripu batean; 18 hildako eta 110 zauritu izan ziren. Istripuaren arrazoia abiadura gehiegizkoa izan zen. Juantxo Massana, tren makinista.

