loading

Gurasoak ez dira aukeratzen

Ur handitan

Gurasoak ez dira aukeratzen

SinopsiaGaurko saioan adopzioari buruz hitz egingo da eta aztertuko da nolakoa den familia biologikotik adopzio-familiara igarotzeko prozesua. Parte hartuko dute Xabi Monje eta Rut Danonek, musika irakasleak, duela 10 urte 5 eta 8 urteko bi seme adoptatu zituzten Juancar eta Leo, eta esperientzia nolakoa izan den kontatuko dute. Halaber, Inaxio Grijalba psikologoa eta psikoterapeuta arituko da. Bestalde, Magali Plazaola, jatorri mexikarra, 5 urterekin adoptatua izan zen. Inma Zestauk duela 13 urte ekarri zuen Maksim Europako ekialdetik, eta horretarako hiru bidaia egin behar izan zituen Siberiara. Amaia Ocerin eta Maren Aije Lexartza Bilboko ama-alabak dira; Txinatik ekarri zuten Maren jaioberritan eta gaur egun haren guraso adoptiboek proposamena egin dute bere familia biologikoa aurkitzeko. Azkenik, Oskia Domínguez adopzio prozesuan dago; bere bikotekidearekin ume txinatar baten zain daude, baina kasua ez da ohikoa, haur horrek osasun-arazo bat baitu. Ez dakite zein den zehazki, baina badakite gaixotasunen bat duela.