Kontzertua
SinopsiaSaioak erakusten du nola kultura-mundua online egokitu behar izan duen konfinamenduan eta nola berriro hasi diren musika kontzertuak, edukiera mugatuta. Azpimarratzen da Azkoitiako Bulego taldearen kontzertua Jorge Oteiza frontoietan, 310 pertsona aurrean. Tomas Lizarazu, Jontxu Ape, Ruben Lizarralde, Itzi Beitia eta Xabier Arrietak osatzen dute taldea, iazko urtean sortua, musika zaletasuna profesional bihurtzeko asmoarekin, “Hegan” singlearekin eta maiatzean lehen disko txikiaren argitalpenarekin.

