Ibiltariak
SinopsiaSaioak lanbide ibiltarien eta saltzaile ibiltarien egoera zaila jorratzen du, pandemia gogor jo duen sektorea. Italiar Zirkoak ikuskizunak berriz hasi ditu Beasainen Iker Mediavillarekin eta Pau Sarraute pailazoarekin. Barraketako Eusebio Alvesek etorkizunari buruzko kezka du, ezin duelako lan egin. Nourdine Ouafak aitaren tradizioari jarraitzen dio merkatuetan arropa saltzen. Gorane Guillen, Elorrioko artisaua, azokak bertan behera geratu zaizkio eta salmentarako bide berriak bilatu behar izan ditu.

