Zientziaren ordua
SinopsiaSaioak euskal zientzialari ospetsuak elkartzen ditu gizartean zientziak duen eta izan beharko lukeen papera aztertzeko. Parte hartzen dute Pedro Miguel Etxenike, DIPCko presidentea, eta Aran Garcia-Lekue fisikaria, zientziaren etorkizunaz aritzeko. Halaber, Leire Madariaga, BioCruceseko pediatra eta ikertzailea, eta Itziar Vergara, COVID-19aren kudeaketan parte hartu duen Biodonostiako familia-medikua. Izaro Kortazar, BioArabako neurologo klinikoa, eta Eneko Axpe, NASAn Marteko misioaren inguruko ikerketak egiten dituena, ere bai. Azkenik, nazioartean gehien aipatutako euskal zientzialarietako bat den Javier Aizpurua Jaizkibel mendian hausnartzen da zientziaren edertasunaz.

