Balkoitik kalera
SinopsiaSaioak konfinamenduan sortutako harreman berriak erakusten ditu, balkoitik balkoira edo patio partekatuetan. Alarma egoeratik lehen aldiz, taldea Zaldibarrera joan da bertako bizilagunen egunerokoa ezagutzeko. Parte hartzen dute Ainara Arana, 17 egun bere gelan isolatuta egon zen erizaina; Maider San Vicente, fisioterapeuta eta hiru alaben ama, komunitatean bizi izandakoa eta ospakizunak kontatzen dituena; Ruber Pérez okina; Aitor Intxaurrraga, Bizkaiko sagardogileen elkarteko lehendakaria; Aintzane Sarriugarte, WhatsApp bidez eskaerak jasotzeko zerbitzua jarri duen dendaria; eta Izaskun Narbaiza, arkitektoa eta pertsona zaurgarriei laguntza emateko sareko kidea. Saioa balkoietan eta terrazetan egindako jardueren irudiekin osatzen da, baita Kokein taldearen etxetik grabatutako emanaldiarekin ere.

