Denak ez du balio
SinopsiaLan ibilbide oso zailak izan dituzten langileen testigantzak. Janirek azaldu du nola amatasun-baimenetik bueltatu zenean bere lan-egoera guztiz aldatu zen. Berarekin dago LABeko ordezkaria eta laguna den Zaloa Ibeas. Rocío Fernándezen anaia Daniel 2012an bere buruaz beste egin zuen lan-esplotazioa pairatu ostean; urte batzuk geroago, Auzitegi Gorenak enpresaburuei espetxe-zigorra ezarri zien. Maite Osoro eta Joseba Urkaregik Eibarko Alfa enpresan azaroaz geroztik daramaten grebari buruz hitz egiten dute. Halaber, bere esperientziak kontatzen dituzte María Solaetxe telemarketing sektorekoa eta Bego Zearreta, geriatria laguntzailea. Parte hartzen dute baita ere Yolanda Atxa psikologoak eta Amaia Mayorrek, SATSE Bizkaiko idazkari eta eskola-jazarpeneko adituak.

