Bizilagunen beldur
SinopsiaKonfinamenduan salatuen eta salatzaileen arteko gatazkak jorratzen dira. Ekimen solidario askoren ondoan, kalean zebiltzanei intolerantziazko jarrerak agertu dira. Hori erakusten dute testigantzek: Andrea Rocha, Irunen autismoa duen gazte batekin iraindua; Miren Arantzazu López, Bilbon etxez etxeko laguntzailea, bidean iraindu eta erasotua; Maialen Uzkiano, haur berria duen ama, kalean epaitua sentitu zena; edo Irune Pinatxo, etengabe txakurrak paseatzen dituela leporatua. Amorebieta-Etxanoko udaltzaingo-buru Jose Mari Guruziagak azaldu du 450 dei baino gehiago jaso dituztela konfinamenduan. Saioak istorio horiek tartekatzen ditu Mikel Inun, Leire Gotxi eta Raitx-en emanaldiekin.

