Berriz ere kaleak zapalduko ditut
SinopsiaAstearte honetako protagonistak frankismoaren amaieran demokraziaren alde kalera atera ziren, eta gaur egun berriro irten dira pentsio duinen alde. Karmele Iparragirrek, 73 urteko alargunak, 636 euroko pentsio txikia jasotzen du eta semeen laguntzari esker lasaiago bizi da. Ángel Alcalde, 74 urtekoa, Santurtzin bizi da alokairuan eta 700 eurotik behera dituelako neguan ez du berogailua pizten. Jesús Gaztanbide eta Miguel Migeltorenak beti baserrian lan egin dute eta gutxieneko pentsioa dute. Marije Egiak, 72 urtekoa, Lekeition bizi da senarrarekin, eta biak pentsio txikiekin ohituta daude luxurik gabe bizitzera. Marirro Berrak, Lekeitioko jubilatuen etxeko lehendakariak, gutxieneko pentsioarekin bizi behar du, baina pentsio duinen aldeko borrokalari irmoa da. Ángel Negretek, duela bi urte erretiratua, emaztearekin bizi da eta elkarrekin etxebizitzaren hipoteka ordaintzen dute, justu iritsiz hilabete bukaerara.

