loading

Bizitzaren markak

Ur handitan

Bizitzaren markak

SinopsiaProgramak bizitzaren arrastoa azalean uzten duten markak eta orbainak erakusten ditu. Oihana Cabello, bere alabak Enetz eta Maren Martitegirekin, eta Aintzane Arteaga, bere seme Pello Melendezekin, Xabier Madariagarekin mintzatu dira zilborraz, gure lehen markaz. Rotxu eta Jone González ahizpek giltzurrun-transplante baten bidez sendotu zuten euren lotura. Aitor Segurak, Zarauzkoa, bere gorputzaren %80an erredurak jasan ondoren bizi izandakoa kontatu du, lagun Mattin Camposekin batera. Amaia Villacortak, Ondarroakoa, Fuerteventuran izandako istripuak utzitako orbainak eta kristalekiko beldurrarekin bizitzen ikasi behar izan du. Azkenik, Loli Bilbao, Manu Arrizabalaga, Jose Ramón Bilbao eta Agueda Domínguezek zimurrak aipatu dituzte denboraren arrasto gisa.