loading

Ez bitarrak

Ur handitan

Ez bitarrak

SinopsiaXabier Madariagak sei pertsona ez-binario elkarrizketatu ditu. Harri Arrijuriak genero etiketek haurtzaroan eragindako sufrimendua gogoratu du, eta tratamendu hormonala hasteko erabakia hartu du. Esti Blancok, New Yorketik, gizonezko-emakumezko dikotomiatik kanpo bizitzen ikasi duela azaldu du. Eneko Garcíak gaztaroan bakardadean bizi izan zuela kontatu du, eta bere drag identitatea, Albina Stardust, sortu zuen ahalduntzeko. Asier Rikarterentzat, Eneko erreferente izan zen, nahiz eta oraindik begiradak eta hitz mingarriak jasan behar dituen. Iris Domínguezek, Iruñakoa, bide gogorra izan du, bizitza amaitzeko puntuan ere egon baitzen, baina gaur egun sendoago sentitzen da. Josebe Iturriozek, transfeministak, genero dikotomiaren kanpoan bizitzearen esanahiaz hausnartu du.