loading

Egunero bizi

Ur handitan

Egunero bizi

SinopsiaKonfinamenduan grabatutako atal honetan, adinekoen egunerokoa da ardatza. Parte hartzen dute Serafina Puy, 85 urtekoa, Marokotik bilobekin itzultzeko odisea bizi izan zuena eta konfinamendua zorrotz betetzen duena; Begoña Mozorriaga eta Santi Mendibe, Zaldibarren bizi direnak eta alabek laguntzen dietenak; eta Amaia Zubiria kantaria, Skypetik abesti bat eskaintzen duena. Halaber, Arantza Izagirre, Gernika-Lumoko Calzada egoitzako langilea, egoiliarrekin batera konfinatua, eta Jon Bilbao egoiliarra ere agertzen dira. Vicenta Ipiña, Xabier Madariagaren amama, ere ikusiko dugu. Elkarrizketak Sara Zozaya eta Keu Agirretxearen emanaldiekin tartekatzen dira, eta bukaeran umeen mezuak eskaintzen dira aitona-amonei.