loading

Sekreturik gabe

Ur handitan

Sekreturik gabe

SinopsiaHaurren kontrako sexu-abusuen arazo larria aztertuko du saioak: Bost haurretatik bati eragiten diote, eta hurbileko senideek egin ohi dituzte. Xabier Madariagak elkarrizketatuko ditu urte luzez isilik egon ostean hitz egitea erabaki duten lau biktimak. Horien artean, familia giroko gehiegikerien inguruko testigantza anonimo bat; Josu Berra, Donostiako San Luis-La Salle ikastetxean gehiegikeriak kontatzen dituena; Juan Cautrecasas, Opus Deiko Gaztelueta ikastetxean gertatutakoez mintzo dena; eta Nora Barroso, hamar urterekin mutil nagusi batek abusuak jasan zituena. Horrez gain, Yayone Altuna abokatuak prozesu judizial luzeek eragiten duten higadura azaltzen du, eta Garbiñe Agiriano psikologoak gehiegikerien ondorioak eta trauma gainditzeko bidea aztertzen ditu.