Bi egun Arantzazun
SinopsiaProgramak Arantzazuko frantziskotarren eguneroko bizimodua erakusten du. Ángel Txabarrik bere ibilbidea gogoratzen du eta gazteentzat erlijio-bizitzak duen erakargarritasun eza azpimarratzen du. Joseba Etxeberriak, bibliotekaren arduradunak, komentuko gainbehera deitoratzen du. Fraileek emakumeen presentzia handiagoa beharrezkotzat jotzen dute Elizan, baina egunerokoan Ainhoa Markuleta erizaina eta Paula Silva sukaldaria bezalako zereginetan ageri dira batez ere.

