Euskaldunaren itxiera
SinopsiaEuskalduna ontziola Bizkaiko industria zutabe nagusia izan zen 80ko hamarkadara arte. 1983an Felipe Gonzálezen Gobernuak bultzatutako berrantolaketa dela eta, ixtera kondenatu zuten. 2.741 langilerekin, gatazka luzea eta mobilizazio gogorrak hasi ziren, 1984ko istiluekin batera. Langile ohiak eta senideak garaiko borrokak gogoratzen dituzte. Testigantzak ematen dituzte, besteak beste, Mikel Aldasoro, Txema Sánchez, Felipe Fernández, Maite Gorrotxategi, Jaione Garduño, Sabino Arana, Dani Rodríguez, Yoli Rodríguez, Eli Zugaza, Araitz Rodríguez, Bego Gutiérrez eta Carlos Iturriaga.

