Erantzukizun handiko lanak
SinopsiaGaurko saioan ardura handia dakarten lanbideez hitz egingo da. Lanbide horietan, erroreak egitea oso garesti ordaintzen da, eta horietan diharduten profesionalek —medikuek, suhiltzaileek, hegazkin-pilotu batzuek— askotan beste pertsona batzuen bizitza beren eskuetan dutela sentitzen dute. Miren Telleria kardiologoak bere lanaren presioa nola kudeatzen duen eta horrek bere bizitza nola baldintzatzen duen azaltzen du. Nora Rezola eta Xabier Iturraspe familiako sendagile gazteek urtebete daramate lanean. Karmelo Alonso Donostiako suhiltzaileak heriotza oso gertutik ezagutu du, eta batzuetan gehiago egin zezakeela sentitu du. Haritz Berrenetxea 23 urteko hegazkin-pilotuak, orain arte, laneko presioak ez dio arazorik sortu. Daniel Martinez eta Garbiñe Gomez abokatuak dira. Aitor Bilbao Ertzaintzako erreskate taldeko kideak bere laneko xehetasun guztiei arreta jartzea zein garrantzitsua den azaltzen du, izan ere, hala egiten ez bada, pertsonen bizitza arriskuan egon daiteke. Garikoitz Lasa medikua da.

