Herrimina, urrutiko mina
SinopsiaPrograma honek hainbat pertsonaren lekukotasunak jasotzen ditu, bizitzako arrazoiengatik Euskal Herria utzi behar izan dutenak eta herrimina bizi izan dutenak. F. Zelaieta, Sunbillako artzaina, Amerikara joan zen lan bila eta nostalgiaz itzuli zen. I. Galartza aktorea Sevillan bizi da eta gero eta gehiago sumatzen du bere herriko falta. G. Etxaburu, dantzaria, Polonian aritu da lanean baina badaki atzerrian jarraitu beharko duela. A. Albizu kapitain ohia da eta bikotekidearen erabakiz lanbidea utzi eta Pasaiako arrantza eskolan irakasle da. N. Schöne vasco-allemãna Leioan ikasten ari da, baina Alemaniara itzultzea du helburu. E. Capetillo ikertzailea urte luzez bizi izan da atzerrian, baina ikerketa beka bati esker itzuli da. I. Osa Goikoetxea, munduko cesta puntako onena, Miamitik itzuli zen Zumaiara, soldata jaitsi ziotelako. Azkenik, P. Albizu misiolariak Venezuelan hamar urte eman ditu, beti Euskal Herria gogoan.

