Kirmenen N.Y.C
SinopsiaElkarrizketa idazle Kirmen Uriberekin New Yorken. Ondarrutarra den Kirmen Uribe New Yorken idazten ari da bere eleberri berria, hiriko Liburutegi Publikoaren bekari esker. Eleberriko protagonistak emakume sufragista eta bakezale bat da; 1950eko hamarkadako sorginen ehiza garaian desagertu ziren eskubide zibilen aldeko aktibista. Kirmen bere emazte Nerea Arrieta eta bi seme-alabekin joan da Estatu Batuetara, azken abentura artistikoa proiektu familiar bihurtuz. Bere euskarazko lehen testua Estatu Batuetako argitaletxe komertzial batek itzuli du. Ondarroako idazleak merkatu lehiakor amerikarrera sartu da Elisabeth Macklin idazle eta euskalzale amerikarraren eskutik, bera izan baitzen “Bitartean Heldu Eskutik” (Susa 2001) poema-liburua itzuli zuena. Literaturatik kanpo, Rafaël Yuste neurozientzialariak eta Eder Montero sukaldariak lagunduko digute Uriberen New Yorkeko unibertsoan murgiltzen. Yuste Columbia Unibertsitatean lanean dabil, Casa Blancak finantzatutako ikerketa neurobiologiko batean; berez, “Bilbao-New York-Bilbao” eleberria gustatzen zaio eta euskararekiko jakin-min handia du. Eder Montero sukaldariak ere bere lekua aurkitu du aukera hirian; hasieran jatetxe batean lan egin zuen eta gaur egun lau zuzentzen ditu.

