loading

Konpromisoa: Bide ertzeko lagunak

Ur handitan

Konpromisoa: Bide ertzeko lagunak

SinopsiaProgramak familia eredu anitzak erakutsiko ditu. Aian bizi den Izeta familia lau belaunalditakoa da eta baserrian 12 lagun bizi dira elkarrekin. A. Mujikak Lazkaon seme-alabak bakarrik hezten ditu, inseminazio bidez ama bihurtu ondoren. N. Gardiazabalek, bere bikote ohiarekin (A.) eta bi seme-alabekin osatzen du familia. G. Suárezek eta bere senarrak haurdunaldi subrogatua aukeratu zuten, minbiziaren ondorioz Goizaldek ezin baitzuen haurdun geratu; U. izeneko haurra espero dute. I. Camara senegaldarra eta bere emaztea E. Larrañaga Getarian bizi dira eta euren etxea kultura, hizkuntza eta erlijio ezberdinen topaleku da. N. Aramendik eta bere senarrak bost seme-alaba dituzte, tartean hirukiak, eta familia handia osatu dute. Azkenik, A. Quijano eta L. Ibarburu lagunak Hernanin elkarrekin bizi dira, familia ereduen aniztasuna agerian utziz.