Munduko emakumeak Euskal Herrian
SinopsiaImmigrante emakumeei buruzko erreportajea. Maritxu Bezunchi, Errumaniakoa, 2004tik Gernikan bizi da eta EGA titulua lortu zuen lehenengo immigrantea izan zen. Anta Ndongo, 51 urte eta Senegaldarra, Santurtzin bizi da; bost seme-alaba dituenak, uste du bere azal kolorea lan aurkitzeko oztopo dela. Maite Wu, Txinatik etorritakoa 23 urte, txinera eta euskara irakasle da eta bi mundu artean banatuta sentitzen da: etxeko txinatar mundua eta kanpoko euskal mundua. Haleema Sadia, 17 urte eta Pakistanetik etorritakoa, ikastolan ikasten du eta euskal filologia ikasi nahi du; bere familia musulman sunita hurrengo urtean Pakistanera bidaliko du lehengusua ezkontzeko. Olga Lopera, kolonbiarra, 17 urte eta maitasunagatik etorri zen; Donostian bizi da 86 urteko emakume bat zaintzen eta euskara ikasi du hobeto integratzeko. Testigantza osatzen dute Joana Gorneanu, Alberto Madinabeitia, Carmen Buzenchi eta Pepi Uruzmendi.

