Emakumea bere bakardadean
SinopsiaPrograma honek preso dauden emakumeen bizitza eta aurkitzen dituzten zailtasunak aztertzen ditu, gizartean dagoen genero-desberdintasuna kartzelan areagotu egiten dela erakutsiz. Ainhoa, Kristina eta Alaitz, Mari Carmen, Ainara, Silvia eta Katia bezalako hainbat lekukotasunen bidez, beren beharrak asetzea, familia harremanak mantentzea eta laguntza-sareak sortzea bereziki zaila dela erakusten du, bai kartzelan eta baita kanpoan ere.

