loading

Hil edo bizi

Aita Mari Review

Hil edo bizi

SinopsiaPentsatu ze bizi duten migratzaileek, nahiago izateko itsasoan hil Libiara bueltatu baino! Review honetan bertatik bertara ikusiko dugu Aita Marik egindako erreskaterik zail eta krudelena. Erreskate gunera helduta, Libiako kostazainak bertan, besoak gurutzatuta, eta errefuxiatuak igerian ihesi, ito beharrean. Oraingo dokumentalean, tripulazioak egoera horretan nola erantzun zuen erakutsiko dizuegu. Erreskatatuetako bat, Hamsa gaztea, konorterik gabe heldu zen barkura. Teresa Ayarza mediku boluntarioak artatu zuen, eta bera izango dugu gidari bigarren atal honetan. Asier Sanchez EITBko erreportariaren hitzetan, misioko unerik latzenak erreskate horretan bizi izan zituzten.