Promesarik Txikiena, Zeru Ahoak, Garazi Etxaburu eta Kalamo Kurrente
SinopsiaZein da lagun bati egin zenezaken promesarik txikiena? Galdera horretatik abiatu dira Infinitudrama konpainiako kideak, laguntasunari buruz hausnartzen duen lagun talde bat. `Zeru Ahoak¿ telesailaren soinu banda egin du Aitor Etxebarriak. Ez da Koldo Almandozekin lan egiten duen lehen aldia eta azken honetan, konplexurik gabe aritu dira. Istorioaren iluntasunak, distirak eta tono baxuak erakutsi dizkigu. Ondarroako kaleetan barrena aritu zaigu Garazi Exaburu dantzaria bere liburu, disko eta pelikula kuttunez. Doltza, Ane Zugaza eta Imanol Cantero bakarlarien musikak elkartu eta zuzeneko bateratua eskaintzen dute. Kalamo Kurrente izena du proiektuak. Musika bakarka zein taldean sortzeaz aritu gara hirukotearekin.

