Saturbo-Barra-bás, Tina Barney, Kepa Matxain eta Kotoi
SinopsiaDantzan Bilaka koreografiaren alorreko akonpainamendu eta laguntza programan hautatua izan zen Dpvillanuevak zuzendu duen pieza. Oihana Vesga dantzariarekin garatutako lana da, dantzariaren figuraren inguruko testuaren gainean aktibatzen dena. Estreinuari begirako azken ikutuekin dabiltza. `Familia-loturak¿ du izena artista estatubatuarraren omenez egindako erakusketak. Haren klase altuko familia erretratatuz hasi zen argazkigintzan eta 40 urteko ibilbidea osatu du. Donostiako Tabakalera, Kutxa Fundazioaren Artegunean, ikusgai. Bertsolaritzari buruzko tesiaren prestaketa lanetan hamaika aldiz ibili da Kepa Matxain Miramongo basoan barrena. Bertan hartu gaitu bere kultur proposamenez hitz egiteko. Duela pare bat urte hasi ziren gelditzen Jon Salinas eta Elena Nuñez elkarrekin jotzeko. Batak baxua eta besteak bateria. Aurten kaleratu dute ¿Domaia¿, 8 kantuz osatutako lana. Ruben Garatea batu da proiektura, bere teklatu eta sintetizadoreekin. Kontzertuak indartu eta abesti berriak sortzeko gogoz dabiltza.

