loading

Akerman, Galeria Lumbreras, Ibai Osinaga eta Ariana Rac

EITB Kultura

Akerman, Galeria Lumbreras, Ibai Osinaga eta Ariana Rac

SinopsiaChantal Akerman zinegilearen laguna baina batez ere lankidea izan zen Claire Atherton. Komisario bezala izan da aurten Artiumen, elkarrekin sortu zituzten pieza instalatiboak erakusketan antolatzen: ¿Chantal Akerman, irudiari aurre egitea¿. Arantza Santestebanek bisita gidatua egin digu. 1970ean ireki zituen ateak EHU-ko Arte Ederren Fakultateak. Efemeride hori hartu du abiapuntu gisa Lumbreras Galeriak bere erakusketa berrirako. Fakultatetik pasatu diren hamar emakume bizkaitarren lanak bildu dituzte, pinturak 50 urte hauetan izan duen bilakaera erakusteko. Ibai Osinaga musikariarekin elkartu gara bere Irunberriko Sima estudioan eta gustuko dituen disko, liburu eta ikus-entzunezkoak aurkeztu dizkigu. Ariana Rac artistak Zas Kultur Espazioan hartu gaitu bere lanaren inguruan hitz egiteko. Dardara oinarri hartuta erakusketa bat prestatu du metalari arrakalak eginez.