Igogailu batean amaitu zen mundua, Karmele, Mikel Bilbao eta Chulería, Joder!
Sinopsia`Igogailu batean amaitu zen mundua` du izenburu AmaHiru antzerki konpainiaren azkenengo lanak. Zer gertatuko litzaiguke ezezagun batekin igogailuan gaudela harrapatuko bagintu munduaren amaierak? Asier Altunak bere azken lana aurkeztu du Donostiako Zinemaldian, ¿Karmele¿. Txintxuako bulegoetara gonbidatu gaitu, sekuentzia bakar batekin filmean ageri diren kontrasteak azaltzeko. TOC taldeko Mikel Bilbaok bere disko, liburu eta pelikula kuttunez hitz egin digu Mungian. Ezkerraldetik eta apaltasunez dator Chulería, Joder! punk-rock taldea beraien bigarren diskoa aurkezten: `Siempre me siento regular¿. Alda, Myriam, Antton eta Iratxek osatzen dute inor epel utziko ez duen taldea.

