Mutis, Zineb Sedira, Olaia Aguayo eta Gari Arambarri
Sinopsia¿Cuerpos que se entregan a aquello que va a desaparecer¿ du izena Mutis espazioak abian jarri duen aurreneko dantza ikuskizunak. Olatz De Andrés da zuzendaria eta dantzarien gehiengoa Mutiseko lehen eta bigarren promoziokoak. ¿Standing here wondering which way to go¿ izeneko erakusketa ikusgai dago Tabakaleran. Zineb Sedira artista frantziar-aljeriarrak kulturaz, erresistentziaz, denboraz zein identitateaz hausnartzen du lau eszenatan banatutako proiektu honetan. Maiatzaren 14an estreinatu zen ¿Jone, Batzuetan¿ filma Primeran plataforman. Aitzakia hori baliatuta, filmeko protagonista den Olaia Aguayorekin elkartu gara Aprikanon, bere kultur proposamenak ezagutzeko. Gaur egun ezinbestekoa da Gari Arambarrirentzat irudia analgoikoan jasotzea. Hainbat pelikula esperimental egin ditu materia, keinua eta paisaiaren inguruan hausnartzeko. Esku artean duen ¿Biharrak marrazteko gaurrak behar dira¿ proiektua ere erakutsi digu.

