Nicholas Nixon, Holz Und Blech, Iratxe Perez eta Natalia Albeniz
SinopsiaMaitasuna, bakardadea, harremanak, bizitza eta naturaltasuna dira Nicholas Nixonen argazkien ardatz nagusiak. Gai horiek guztiak ikusgai daude Rekalde aretoan. Holz Und Blech jaialdiak hamar urte bete ditu aurten. Zizu zenaren omenez sortu zuten Azkoitia osoa doinu elektronikoz betetzeko helburuarekin. Jaialdiaren aurreko egunean harrapatu ditugu prestaketa lanetan. Bilboko San Antongo zubiaren parean elkartu gara Chulería, Joder! taldeko abeslariarekin. Bizkaiko hiriburutik gehiegi aldendu gabe, Iratxe hobeto ezagutzeko balio duten 6 gomendio jaso ditugu. Gizarteko buruhausteak lehen pertsonan jasotzen ditu Natalia Albeniz ilustratzaileak. Material, kolore zein teknika ezberdinen konbinazioekin ikuslearen interpretazioa bilatzen du bere lanetan.

