M ikuskizuna, AT, Telmo Irureta eta Meison
SinopsiaAne Zubeldia idazleak eta Arantza Iglesias dantzariak elkarlanean sortu duten lehen lana da ¿M, ahalegin infinitu bat¿. Hitzei esanahia kendu eta hauek nola gorputztu daitezkeen, hori izan da ikerketa prozesuaren muina. AT musika taldeak ¿#3¿ kantua jo dute Arrasateko Kulturolan. Oholtza eta kamerak alde batera utzita, Intxaurrondoko kaleetan zehar bere proposamen alai, vintage eta jostagarriak aurkeztu dizkigu Telmo Iruretak. Meison talde Berriztarrak, pop erritmoak eta soinu elektronikoak uztartzen ditu. Berriki kaleratu duten ¿Ultrapop¿ disko berria dela eta, taldeko kideekin batu gara sortze prozesuaz eta diskoaren atzean dagoenaz hitz egiteko.

