Etena, Taghufi, Xabin Fernandez eta Ane-Mai Höök
SinopsiaBenetan askeak al gara, ala inertzien eta sistemen barruan harrapatuta bizi gara? Hori da ¿Etena¿ antzezlanak galdetzen duena. Miren Gaztañagak zuzendu eta Zelako kultur ideiak-ekin modu kolektiboan osatu duen lana da. Taghufi taldeak ¿Afrak N Tiddukla¿ kantua jo du zuzenean Arrasateko Kulturolan. Ibiur urtegiko inguruak bereziak dira sortzaile eta Xabin Fernandez antzerkilari legorretarrarentzat. Pepa eta Luma txakurren baimenarekin, haren gustuko musika, podcast, ikuskizun eta liburuak aurkeztu dizkigu. La Grieta kolektiboaren parte da Ane-Mai Höök artista. Pertsonok ezlekuekin sortzen ditugun harremanak aztertzen ditu bere koadroetan, erreserba eta errepikapena erabiliz batik bat. Lumbreras Galerian duen erakusketa bisitatu dugu: ¿Dagoeneko beste orain bat da¿.

