Zirkulu batetik begira, Furfuria, Mattin Zeberio eta YunPing Li
SinopsiaCatalina Lozano komisarioak zinema etnografikoaren begirada deseraiki eta metodologia zalantzan jartzen dituzten lanak bildu ditu Gasteizko Artium museoan. Arantza Santestebanek gidatu gaitu erakusketa kolektibo honetan barrena. Ahotsa eta mugimendua lantzen ditu ¿Furfuria¿ dantza piezak. Nerea Gurrutxagaren bakarkako lan honek amonaren iruditegia du oinarri, gorputza memoriaz betetako artxibo biziduna dela erakusteko. Mattin Zeberio musikari eta ekoizlearekin elkartu gara Tolosan bere gustuko liburu, disko eta pelikulak ezagutzeko. Artista bisuala da YunPing Li. Argazkilaritza eta performancea lantzen ditu, bere gorputza lehen lerroan jarriz. Autoerretratuen bidez generoa, sexualitatea edota jatorria bezalako gai kolektiboak jorratzen ditu.

