Xabi Mendizabal, Kolapsoa, Judy eta Bernarda
SinopsiaXabi Mendizabal zaharberritzean aditua izateaz gain, erraldoiak txikitatik gustuko dituen artista da. Oñatin elkartu gara berarekin, tailerrean egiten dituen proiektuak ikusi eta azken lanak gertutik ezagutzeko. Jon Ander Urresti eta Matxalen de Pedroren antzezlan berria da Kolapsoa. Umoreaz baliatuz, publizitate agentzia bat eraiki dute kapitalismoaz barrutik hausnartu eta kritika egiteko.Pagasarri mendiaren azpian egin dugu hitzordua Judy musikari eta ekoizlearekin bere kultur proposamenak ezagutzeko. Haren etxean hartu gaitu Bernarda marrazkilariak. Barrenak hustu eta galderei erantzunak bilatzeko bide gisa ulertzen du marrazkia, besteak beste. Azken urteetako pegatina, fanzine eta lanak erakutsi dizkigu.

