loading

Bi baso bat ur, Martz, Maddi Ane Txoperena eta BARRRK

EITB Kultura

Bi baso bat ur, Martz, Maddi Ane Txoperena eta BARRRK

Sinopsia`Bi baso bat ur¿ izenarekin bataiatu dute Metrokoadroka kolektiboko lagunek euren antzezlan berria. Trauma osteko egoeran izaten den dantza egiteko ezintasunari heldu diote. Dantzaleku bat irudikatu eta lau gorputz elkartu dituzte oholtza gainean. Martz ezizenaren atzean aurkitzen da Martzel do Nascimento artista plastikoa. Romoko kultur etxean bisitatu dugu `Jainko bakarra¿ erakusketa. Bertan, tamaina handiko lanak aurkitu ditugu, eta bi kolore nagusi: laranja eta beltza. Xilabako azken txapelduna izateaz gain, bere hirugarren nobela argitaratu berri du Maddi Ane Txoperenak. Agiña mendiko bazter berezietan barrena ezagutu ditugu bere kultur proposamenak. Laudioko BARRRK taldeak 2025ean kaleratu zuen bere lehen diskoa: `Walking about¿. Haiekin elkartu gara orain arte egindako ibilbideari errepaso azkar bat egin eta etorkizunean zer datorren jakiteko.