Cúbreme de Flores, Hyperbolika, Xabat Illarregi eta Auritz Iñurrieta
SinopsiaBodegoi-pintoretzat dauka bere burua Jon Amorrortuk. Azken bi urteetako ikerketa piktorikoa bildu du `Cúbreme de Flores¿ erakusketan. Doluak zeharkatutako prozesua izan dela dio eta loreak horretaz hitz egiteko aitzakia. Ainhize Barrankua eta Mikel Malagon musikariek osatzen dute Hyperbolika eta `Beruna¿ kantua jo dute Uliako Lore-Baratzeetan, Donostian. Leitza herriak txapeldun berria du. Bertan elkartu gara Xabat Illarregi, Nafarroako bertsolari txapeldunarekin. Oraingo honetan bere gustuko kultur proposamenei buruz aritu gara berarekin. Auritz Iñurrieta Bilbora itzuli da eta egoiliar bezala dago BilbaoArteko estudioetan. Bere ingurua erregistratzen ibili da azken urteetan eta orain gorputz piktoriko horiekin lanean jarraitu nahi du. Narata Shopen erakusketa bat aurkeztu berri du: `Longtime, so long¿.

