loading

Ekhiñe Zapiain

Hitzetik hortzera

Ekhiñe Zapiain

SinopsiaEkhiñe Zapiain bertsolariak egin duen Nafarroako bertso eskoletako hiztun berriei eta ez hain berriei buruzko ikerketaz hitz egingo dugu. Zapiainek ordea ikerketa hau Miren Artetxerekin eta Naroa Barrusorekin batera egin du. Bestalde, aurreko denboraldian bezala, bertso musikatuak izango dira. Oraingoan Xabier Amurizaren sorta bat kantatuko dute Ainhoa Sarasola eta Eñaut Agirre, Manex Pagolak musikatua. Ohi bezala, bertso saioek ere lekua izango dute programan: aste honetan Lakuntzako eta Orozkoko bertsoak entzuteko aukera izango dugu.