Udane Mugerza
SinopsiaHitzetik Hortzera saioaren denboraldi berria Udane Mugerzari egindako elkarrizketarekin hasiko da. Bertsozale Elkarteko Sustapen eragilea eta Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako Talde Antolatzaileko kidea da Mugerza. Saioak bertsolaritzari eta irailaren 19tik abenduaren 20ra egingo den Euskal Herriko Bertsolari Txapelketari eskainiko dio arreta berezia. Horrez gain, Lakuntzan eta Hondarribian egindako bertso saioak izango ditu hizpide.

