24.atala
SinopsiaIruñeko Kabo jatetxea Best Vegetables Restaurants gidara sartzen da; Bizkaiko suhiltzaileek erreskateengatik kobratzea uzten dute salbu eta zuhurtasunik ezagatik; eta Gasteizko lorazainak lanera itzultzen dira sei hilabeteko grebaren ondoren. Gainera, gidatzerakoan distrakzioak saihesteko kontrolak, Gipuzkoako enplegu azoka eta intxaur-plaga. Laburrak: Aezkoako haraneko erropeak ondare izendatuak, sari gastronomikoak San Sebastián Gastronomikan, hotelek nafar olioa oparitzen dute eta Zamudioko olio birziklapen planta.