108. atala
SinopsiaAthleticen eta Realaren derbiaren aurreko jarraipen berezia, Odei Esnaola platoko aurkezlearekin eta Bilbo, Donostia, Plentzia, Tolosa, Irun eta Gasteizetik egindako zuzenekoekin. Poza-ko giroa, zale txuri-urdinen elkarguneak, taldeak San Mamesera heltzen diren unea, bidaiak eta ostalaritzaren prestaketak jasotzen dira. Gainera, futbolari ohien elkarrizketak, kirolarien erronkak, pintxo-lehiak eta kaleko inkestak agertzen dira. Azken orduko gertakarien berri ere ematen da: haize bortitza, andamio eroriak, suteak eta tren-istripuak.