El sueño americano (1942-1945)
Sinopsia1942 eta 1945 bitartean, New York Eusko Jaurlaritza ahuldu baten epizentroa izan zen, benetakoa baino sinbolikoagoa, Agirre lehendakaria sailburuetatik isolatuta zuela. Handik, Agirrek hiru frontetan bultzatu zuen bere jarduera: aliatu iparramerikarrekiko harremanak, Manuel Irujok Londresen sortutako Euskadiko Kontseilu Nazionalaren likidazioa, eta Indalecio Prietoren gertuko kontseilari sozialistekiko gatazkaren kudeaketa.