‘Gorputzen errebolta’, iruditegi bat disidentziatik
SinopsiaGeneroa, gorputza, zauriak, indarra eta errebeldia bezalako emozioak ageri dira Ramon Zabalegiren eta Nagore Legarretaren lanetan. Baten grabatuek zein bestearen argazkiek gorputza dute erdigunean; eta prozesuan sortzen diren akatsen indarra erakutsi nahi izan dute biek ala biek. Erakusketa Mugen Gainetik erakundearen ekimen bat da.


