Kooperatiba, PeA, Gema L. Las Heras eta Miren Gonzalez
SinopsiaArtxibo eta dokumentu historikoetatik abiatuta, memoriaz eta emantzipazio-proiektu jakin batzuez eginiko irakurketak elkartu dira Tabakalerako erakusketan. Taxio Ardanaz eta Carla Filipe artisten lanen bateratzearen emaitza da. Andrea Berbois eta Peru Galbete PeA proiektuarekin datoz. ¿Begire¿ eta ¿Aitormena¿ abestiak jo dituzte zuzenean. Azkoitiko Mataderoaren ateak zabaldu dizkigu Gema L. Las Heras itzultzaileak bere kultur proposamenekin batera, bizpahiru aldarrikapen egiteko. Gainera, bere azken itzulpena aurkeztu digu, Han Kang idazle hegokorearraren `Barazkijalea¿. Irunen dagoen Marte espazioan batu gara Miren Gonzalez margolariarekin. Gaika antolatzen du bere jarduna; orain, minbiziarekin lotura estua duen `Bizi Minbizi¿ proiektuarekin dabil. Mikroskopiotik ikusitako zelulen marrazkiak, oleora nola eraman ari da ikertzen.

